Martin Zubimendi donostiarra Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da
Realak hiru jokalari izango ditu Tokioko Olinpiar Jokoetan. Luis De La Fuente Espainiako hautatzaileak gaur eguerdian eskaini du uztailaren 22tik abuztuaren 7ra bitartean Japonian jokatuko den Olinpiar Jokoetan parte hartzeko deialdia. Hiru jokalari txuri-urdin aukeratu ditu: Martin Zubimendi donostiarra, Mikel Merino eta Mikel Oiartzabal.
Espainiako selekzioa C multzoan ariko da Egipto, Australia eta Argentinarekin batera. Uztailaren 22an Egiptoren aurka ariko dira, eta 28an Argentinaren kontra.
IRUTXULOKO HITZAk Zubimendi elkarrizketatu zuen Espainiako Kopako finalaren atarian.