Zazpi film proiektatuko dituzte aurten Jazzinema zikloan
Pandemiarengatik iaz etena egin ostean, Euskadiko Filmategiak jazz musika eta zinema uztartzen dituen Jazzinema zikloa antolatu du bosgarren urtez, eta zazpi film proiektatuko dituzte aurten, Donostian eta Bilbon. Jazzineman proiektatu ahal izateko, honako ezaugarri hauek (denak edo baten bat) izan behar dituzte filmek: soinu bandan jazz doinuak izatea, jazzaren izen handiak protagonista izatea eta jazzak eragindako narratiba izatea. 2019an Ella Fitzgerald omendu zuen Jazzinemak, eta bere karteleko irudia izan zen; aurten, aldiz, Paul Newman omenduko dute, Paris Blues filmeak agertzen baita.
Uztailean izango dira zazpi filmen proiekzioak Tabakaleran, 19:00etan; sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, Filmategiaren webgunean. Honako film hauek proiektatuko dituzte:
- Uztailaren 2an: Paris Blues (Martin Ritt, 1961).
- Uztailaren 8an: I soliti ignoti (Mario Monicelli, 1958).
- Uztailaren 9an: Le Cercle rouge (Jean-Pierre Melville, 1970).
- Uztailarenn 21ean: La notte (Michelangelo Antonioni, 1961).
- Uztailaren 22an: Round Midnight (Bertrand Tavernier, 1986).
- Uztailaren 23an: All Night Long (Basil Dearden, 1962).
- Uztailaren 28an: Sweet Smell of Success (Alexander Mackendrick, 1957).
Bitxikeria gisa, aurretik Jazzineman proiektatutako film bat eskainiko dute aurten: Round Midnight. 2019an Filmategia bisitatu zuen haren zuzendariaren omenez proiektatuko dute berriz, Bertrand Tavernierrenn omenez. Iazko martxoan zendu zen. Bestalde, All Night Long eta Sweet Smell of Success filmak euskarazko azpitituluekin proiektatuko dituzte; besteak, aldiz, gaztelaniazkoekin.