Alexander Isakek 2026ra arte luzatu du kontratua Realarekin
Realak eta Alexander Isakek (Suedia, 1999) kontratua berritu dute, eta 2026ra arte egongo da aurrelari suediarra talde txuri-urdinean. Realean jokatu duituen bi denboraldietan 33 gol egin ditu Isakek, eta Europako talde handi asko bere atzetik zeuden.
70 milioi euroko desegite klausula zuen Isakek aurreko kontratuan, eta zifra hau 90 milioi eurora handitzea adostu dute. Honekin, Realak Europako talde handiak atzera bota nahi ditu; izan ere, prezio horretatik behera fitxatu nahi badute aurrelaria, Realarekin negoziatu beharko dute.
Pozik dagoela adierazi du Isakek: “Klub handia da, oso maitatua sentitzen naiz eta taldearekin gozatzen jarraitzeko gogo handia dut”, dio. Eurokopa amaitu berri du Isakek Suediarekin, eta uztailaren 26an itzuliko da Zubietara, hurrengo denboraldia prestatzera.