Donostiko Udalak plataforma digitala jarri du martxan online salmentarako
Ekonomia Bultzatu eta Sustatzeko Donostiako zinegotzigoaren bidez jarri du martxan udalak www.dssmarketplaza.eus online zerbitzua tokiko merkataritzaren salmentarako. Kontsumo ohiturak aldatzen ari direnez eta eraldaketa digitalaren erronka gainditu behar denez, sektorea indartzea du helburu proiektu honek.
Establezimenduek merkaturatzeko promozio baten bidez saldu ahal izango dituzte produktuak; 20 euroko deskontua lehen erosketan eta 30 eurotik gorakoa etxez-etxeko zerbitzuan.
Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziaren (PSE-EE) esanetan, beharrezkoa da hau denda fisikoentzat. DSS Market Plaza hiriko lehen 130 saltokirekin hasi da martxan. Aholkularitza jaso dute online plataforma irekitzeko, eta produktuen katalogo zabala eskaintzen dute; horien artean ehungintza, teknologia, dekorazioa etab.
DSS Market Plazaren aurkezpena Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin zen, Donostia Shops eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin batera.