Easo kalea ohiko itxura berreskuratzen ari da
Denbora askoren ondoren, bukatu dituzte San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak, eta Easo kalean zeuden hormigoizko blokeak kentzen ari dira. Horrela, Easo kalea pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari da, laster espaloia eta bidegorria irekiko baitituzte.
Udaleko iturrien arabera, espaloia konpontzeko eta hormako lanak egiteko kendu zituzten farolak jartzeko lanei ekingo diete. Horretarako espaloiaren mozketak egingo dituzte noizean behin. Era berean, bidegorria “lehenbailehen” irekitzeko asmoa dutela nabarmendu dute.