Lau antxandobi bikote Antondegin kumatzen dabiltza
Itsas Enara ornitologia elkarteak beste hegazti espezie bat behatu du Martuteneko Antondegi gainan: antxandobi arrunta. Xabier Saralegi ornitologoak dioenez, antxandobi arruntek urtero kumatzen dute Antondegin, baina aurten lau ar ikusi dituzte Antondegiko hainbat gunetan, hortaz, “ziur aski, lau bikote ibiliko dira”.
Saralegiren arabera, “oso esanguratsua” da Antondegin antxandobiak kumatzen aritzea, “are gehiago bikote bat baino gehiago izatea”. Izan ere, azaldu duenez, espeziearen populazioak %95 egin du behera Euskal Herrian 1970eko hamarkadatik. Era berean, azpimarratu du Donostian Antondegin eta Igeldon baino ez dutela kumatzen antxandobiek, eta espeziea “landa zabala motako ekosistemen kaliteatea neurtzeko bioadierazle gisa” erabiltzen dela. Beraz, “Antondegin kumatzea bertako ekosistemaren kalitate onaren seinale da”, ornitologoaren arabera.
Jarraian, Itsas Enarakoek Antondegin ikusitako antxandobietako bat, sugandila baten buztana jaten: