45 kasu positibo atzeman dituzte Donostian
Donostiako intzidentzia metatua 172,16koa da, eta goranzko joeran jarraitzen du. Intzidentzia metatu altuena Loiolakoa da, eta baxuena, aldiz, Bidebietakoa.
Donostian 45 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo, hilaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera. Horrela, hiriko azken intzidentzia metatua (azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko atzemandako kasu positiboen proportzioa) 172,16koa da gaur egun. Gora egin du berriz ere, 149,68koa baitzen atzo. Pasa den ostiralean hasi zen Donostiako intzidentzia metatua gora egiten, eta, ordutik, goranzko joeran mantendu da; joan den ostiralean, hilaren 25ean, 87,72koa zen hiriko intzidentzia.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak gora egin du zortzi osasun eremutan, eta berdin mantendu da Intxaurrondon, Egian eta Bidebietan:
- Loiola: 245,30
- Ondarreta: 236,77
- Intxaurrondo: 192,78
- Gros: 178,98
- Aiete: 168,46
- Parte Zaharra: 151,73
- Amara-Erdialdea: 146,90
- Altza-Roteta: 117,38
- Amara Berri: 107,68
- Egia: 101,45
- Bidebieta: 83,25
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, honakoak dira atzoko datuak:
- Ondarreta: 11
- Gros: 9
- Aiete: 5
- Parte Zaharra: 4
- Amara Berri: 4
- Amara-Erdialdea: 3
- Altza-Roteta: 3
- Loiola: 3
- Intxaurrondo: 1
- Egia: 0
- Bidebieta: 0
Indarrean dauden osasun neurriak
Honakoak dira LABI-aren azken bileratik indarrean dauden neurriak:
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- 02:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Merkataritzan eta antzeko jardueretan %60koa da edukiera, baita terrazetan ere. Ostalaritza establezimenduen barnean %50ekoa da.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, berriz, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.
Txertaketa prozesua
Osakidetza orain dabil 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen, lehen dosia jaso dezaten. Era berean, 12 eta 17 urte arteko ikasleak ikasturtea hasi aurretik txertatzen hasteko baimena eman du EMA Sendagaien Europako Agentziak, eta Eusko Jaurlaritzak gazteen txertaketa aurreratzeko eskatu du.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.