Donostiako Atletikoko Irati Artolak eta Elene Sagardiak brontzezko domina eskuratu dute mahai teniseko Espainiako txapelketan
Donostiako Atletikoko mahai teniseko hainbat jokalarik Espainiako txapelketa jokatu dute Antequeran (Andaluzia, Espainia), eta horietako bik, Irati Artolak eta Elene Sagardiak, brontzezko domina eskuratu dute emakumezkoen 23 urtetik azpikoen kategorian.
Donostiako Atletikoko honako ordezkari hauek lehiatu dira txapelketan: Daniel Intxausti, Julen Gimeno eta Ane Imaz alebinetan; Nerea Aizpurua, Irati Artola eta Ander Cepas jubeniletan; Jon Ander Gerrikabeitia, Alexander Pardo, Ander Cepas, Elene Sagardia eta Irati Artola 23 urtetik beherakoetan; eta Jose Antonio Etxeberria beteranoetan.