Galiziako uretan abiatuko dute denboraldia
Lehen mailako arraun denboraldia asteburu honetan hasiko da Donostiako traineruentzat. Bihar eta etzi, Coruñako (Galizia) uretan jokatuko dira Euskotren eta Eusko Label ligako lehen bi jardunaldiak. Arraun Lagunak eta Donostiarra prest daude iazko emaitzak berdindu eta hobetzeko. 17:4oean hasiko da biharko emakumezkoen estropada, eta 18:13ean gizonezkoena.
Euskotren ligan, Arraun Lagunakek eta Donostiarrak Orio eta Hondarribia izango dituzte berriz aurrez aurre. Iaz Oriok irabazi zuen liga 46 punturekin, Donostiarra izan zen bigarren 36 punturekin, Arraun Lagunak laugarren 23 punturekin, eta Hondarribia laugarren 18 punturekin. Gainera, Donostiarrak bi bandera eskuratu zituen, Zierbenan eta Orion.
Eusko Label ligan, berriz, Santurtzi izan zen onena 178 punturekin, eta seigarren bukatu zuen Donostiarrak 144 punturekin. Hori bai, etxeko bandera irabazi zuen Donostiako traineruak.