Larratxoko eskailera mekanikoan hobekuntza lanak egingo dituzte
Datorren astelehenean, hilaren 5ean, Larratxoko hirugarren eskailera mekanikoaren eskubanda ordezkatuko dute. Donostiako Udalak jakinarazi du lan hori egiteko egun osoa beharko dutela, eta bitarte horretan eskailera zati hori zerbitzurik gabe egongo dela. Hori iragartzeko informazioa jarri dute auzoan eta eskaileraren inguruan.
Mantentze lan hau hiriko eskailera mekanikoen planaren baitakoa da. Horrela, astelehenean ondorengo lanak egingo dituzte aipaturiko eskaileraren eskubandan: zirkuitua berrikusi, zaharren ordez berriak jarri eta zirkuitua bera tenkatzea, gidatzea eta doitzea.