Sexu esplotazioarekin bukatzeko eskatu du Itaiak
Emakumeak sexualki eta laboralki esplotatzen zituen sare bat desegin zuten pasa den astean Donostian. Hori salatzeko Itaiak elkarretaratzea egin zuen atzo Bulebarrean, Sexu esplotazioarekin amaitu! lelopean.
Ohar baten bidez ondorengoa adierazi dute: “Etsaiaren boterea mantentzeko funtzioa betez norma kultural bilakatu den ideologia matxistak, biolentzia matxistaren testuingurua du ondorio, emakume langileon aurkako erasoak etengabe emanez, gure zaurgarritasun egoera baliatuz. Horren aurrean, beharrezkoa dugu emakume langileon aurkako erasl ororen aurrean erantzun eraginkorrak hedatu, horiek gauzatzen dituzten figurak seinalatu eta emakume langileok egoera horretatik askatzeko baliabide ekonomiko zein sozialak garatzeari ekitea”.