Donostiako Klasikoak emakumezkoen eta gizonezkoen ibilbideak aurkeztu ditu
Hilaren 31n izango da Donostiako Klasikoa, eta gaur lasterketen ibilbideak aurkeztu dituzte. 139,8 kilometro egin beharko dituzte emakumeek, eta 223,5 kilometro gizonezkoek.
Neskena Donostian hasi eta amaituko da, eta lau mendate igoko dituzte. Lehena Aiako igoera izango da, Oriotik, eta Jaizkibel bigarrena, Lezotik. Irundik Donostiara bidean Gurutze igoko dute, eta tarteko bi sprint egingo dira: Irunen lehena, eta Donostian bigarrena. Donostiako tarteko sprintaren ostean, Igarara joango dira, eta Murgil Tontorra igoko dute, azken urteetan egin bezala. Hortik Donostiara jaitsiko dira, eta Bulebarrean amaituko da lasterketa.
Ondoren, mutilen txanda izango da. Mutilak ere Donostian hasi eta amaituko dute lasterketa, baina sei mendate igoko dituzte. Lehena 60. kilometroa izango da, Azkarate. Handik Azpeitiara jaitsiko dira, eta Urraki mendatea igoko dute, eta Tolosara jaitsi. Handik Alkiza igoko dute, eta hortik aurrera gora-beherako eremuan ibiliko dira, 50 kilometroz. Jaizibel izango da hurrengo mendatea, eta Hondarribian tarteko sprinta egingo dute. Hortik zuzenean Erlaitz igotzera joango dira, eta hortik Donostiara. Nesken moduan, Donostian tarteko sprinta egingo dute, eta hortik Murgil igoko dute. Ondoren, Bulebarrean amaituko da.
Guztira, neskek hirugarren mailako bi mendate igoko dituzte, eta bigarren mailako bi. Mutilek, bestalde, horugarren mailako bi, bigarren mailako hiru, eta lehen mailako bat. Bi lasterketetan tarteko bi sprint egingo dituzte.