Jon Guridik 2024. urtera arte luzatu du kontratua Realarekin
Jon Guridi azpeitiarra eta Reala adostasun batera iritsi dira, eta 2024. urtera arte luzatu dute elkarren arteko kontratua; aurreko kontratuak 2022. urtean zuen iraungitze data. Berritze honen ostean, Realaren lehen taldean kontratua 2022. urtean amaitzen zaien lau jokalari bakarrik geratzen dira: Nacho Monreal, David Silva, Adnan Januzaj eta Aihen Muñoz.
2017. urtean egin zuen Guridik debuta Realaren lehen taldearekin, Alavesen aurka, Mendizorrotzan. 2017/2018 denboraldian lehen eta bigarren taldeetan aritu zen, eta hurrengo denboraldiaren erdian Mirandesera joan zen, utzita. Hurrengo denboraldia ere Mirandako taldean eman zuen azpeitiarrak, Modibo Sagnan eta Merquelanz Realeko jokalariekin batera.
Joan den denboraldian 19 partida jokatu ditu Guridik Realaren lehen taldearekin: hamazazpi ligan, eta bi kopan.