Kalean bizi den jendeari afariak prestatzeko sukaldari boluntarioren bila dabiltza Parte Zaharrean
Duela 8 hilabete hasi ziren Parte Zaharreko bizilagunak kalean bizi diren pertsonentzat afari beroak prestatzen: 240 egun daramatzate jardun honekin. Afari solidario hauen antolatzailearen arabera, 6.000 otordu bero baino gehiago banatu dituzte hilabete hauetan.
Hala ere, zailtasunak aurkitu izan dituzte denbora honetan, eta oraingo honetan afariak prestatzen laguntzeko bi sukaldari boluntarioren bila daude. Hiru telefono zenbaki zabaldu dituzte harremanetarako: 626 48 31 28 (Eli), 680 40 87 86 (Gema) eta 699 54 87 53 (Samiñe).