Odei Jainaga Realeko xabalina jaurtitzailea Tokioko Olinpiar Jokoetan egongo da
Odei Jainaga eibartarra Tokioko Olinpiar Jokoetara sailkatu da azkenean, munduko rankingen azken berritzearen ostean. Joan den asteburuan Espainiako Xabalina Txapelkeeta irabazi zuen Jainagak, 79.54 metroko markarekin, eta hilabete honetan Tokiora joango da.
Hala ere, denboraldi zaila izan dela adierazi du Jainagak sare sozialetan. Azken bi hilabeteak lesionatuta eman dituela adierazi du, eta berdin jarraitzen duela gehitu du. Ezker sorbaldako muskulu bat eta kapsula artikularra minduta ditu, eta azken bi hilabeteetan xabalina entrenatu gabe egon dela dio. Txapelketetarako anestesia eta infiltrazioak erabili behar izan ditu.
Horrez gain, presio handiko denboraldia izan dela ere adierazi du. Kirolariaren hitzetan, Olinpiar Jokoek eragin diote presio hori, baita lesioek ere. Izan ere, jokoetara sailkatzeko bost txapelketetan bataz besteko “ona” egin behar zuen, gutxieneko marka lortzea zaila ikusten baitzuen. Hala ere, jokoetara sailkatzea lortu du Jainagak.