Arrakasta izan du Txomiñeneko azokak
Pasa den igandean izan zen Txomiñeneko azoka txikia, eta jende asko gerturatu da bertara
Lanberri auzo elkarteak egindako laugarren azoka izan da hau. Filipe Court Trio taldeak giroa alaituta, jende asko animatu zen bertaratzera. Hasieran euri pixka bat egin bazuen ere, azkar irten zuen berriz ere eguzkiak, azokaz gozatzeko eguraldi paregabea eginez.
Askotariko postuak egon ziren bertan: izozkiak, eskuzko osagarriak, haurrentzako arropak, etxe apainketak eta abar. Esaterako, Pintxiena, Belarri Tako, Discos Vintage, Minimilk, Leizuri izozkiak, Baby Mundua eta beste hainbat.
Izan zuen harrera ona ikusita, Lanberri auzo elkartekoen esanetan, posible da uda bukatu baino lehen horrelako beste azoka txiki bat egitea.