Donostiako Atletikoko zortzi piraguistek hartuko dute parte Ur Bizietako Munduko Txapelketan
Gaur hasiko da Munduko 23 Urtez Azpiko eta Gazte Mailako Ur Bizietako Piraguismo Txapelketa, Ljubljanan (Eslovenia), eta Donostiako Atletikoko zortzi kirolari izango dira bertan.
23 urtez azpiko kategorian, Olatz Arregik eta Pau Etxanizek K1 kategorian hartuko dute parte. Gazte mailan, berriz, Haizea Segura, Maite Odriozola eta Leire Goñi K1 kategorian arituko dira, Nora Lopez, Maialen Gutierrez eta Markel Imaz C1 kategorian arituko diren bitartean.
Munduko Txapelketa esteka honetan ikusi daiteke.