Donostiako Deustoko Unibertsitateko 30 ikaslek koronabirusa hartu dute udako ikastaro batean
Donostiako Deustoko Unibertsitateko Administrazio eta Enpresen Zuzendaritza graduko 59 ikasle Bordelen egon dira udako ikastaro batean, eta horietatik 30ek positibo eman dute koronabirusa atzemateko probetan. 30 ikasle horietako hemezortzi Euskal Herrian daude, eta beste hamabik Bordelen jarraitzen dute, irakasle batzuen laguntzarekin.
Kutsatuetako inork ez du sintoma larririk garatu, eta Deustoko Uibertsitatearen eta Bordeleko Kedge Business Schoolaren arteko koordinazioari esker eguneko 24 orduetan jarraipen zurruna egiten ari dira.