Aitana Rodrigo 23 urtez azpiko Europako Txapelketaren finalerdira sailkatu da, 100 metrotan
Donostiako Atletikoko atleta bizkaitarrak lehen kanporaketak gainditu ditu 23 urtez azpiko Europako Txapelketan, Tallinen (Estonia), eta finalerdira sailkatu da, 100 metrotan. Bosgarren geratu da Rodrigo, Italiaren, Erresuma Batuaren, Poloniaren eta Hungariaren atzetik. Maltako kirolaria izan da azkena.
Finalerdiak gaur arratsaldean izango dira, eta finala bihar gauean izango da. 100 metroko lasterketaz gain, 4×100 metroko txandakakoan ere hartuko du parte; igandean izango da hau.