Altzako Ermita bidean baldosa irristagaitzak jarriko dituzte
Donostiako Udalak Altzako Ermita bideko zoladura aldatuko du, segurtasuna hobetzeko. Hain zuzen, beheko zatiko (Herrera pasealekuarekin bate giten duena) baldosak berrituko dituzte, eta irristaketak saihestuko dituzten baldosa irristagaitzak jarriko dituzte.
“Malda handiko bidea da, baina egunero herritar askok erabiltzen dute joan-etorriak egiteko. Bidearen azken zatiak arazoak izaten ditu aldapa handia duelako, eta irristadak eragiten ditu zoladura bustita dagoen euri egunetan. Bere garaian, baranda bat jarri eta baldosa produktu irristagaitz batekin busti zen, eta sarritan agertzen den eta irristatzen laguntzen duen berdexka garbitzeari ekin zitzaion”, azaldu du Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak.
Udalak laukizuzen eta karratu txiki ugari dituen baldosa irristagaitzen molde bat aurkitu du Murtziako enpresa batean, eta Astigarragako tailer batean egingo dituzte. Hobetu enpresa arduratuko da baldosak jartzeaz, eta datorren ostegunean hastea aurreikusten dute. Lanek 10.050 euroko aurrekontua dute. “Baldosek ezbeharrak saihesten dituzte, euri ura hobeto ibil dadin eta oinetakoen zolekin helduleku handiagoa egin dadin”, nabarmendu du Diezek.