Emakume langileen "gaitasun politiko eta sozialak garatzeko" egitaraua prestatu du Itaiak
Donostiako Itaia antolakunde sozialistak hainbat jarduera prestatu ditu uztailerako, Txantxarreka (Antigua) eta Letaman (Intxaurrondo) gaztetxeetan. “Emakume langileon zapalkuntzaren aurrean gaitasun politiko eta sozialak garatzeko espazioak sortu beharra ezinbestekoa da”, adierazi dute, eta helburu horrekin antolatu dituzte honako jarduerak:
- Uztailak 13: Zer elikatzen du gaur egungo jai ereduak? hitzaldia eskainiko dute Txantxarreka gaztetxean, 17:00etan.
- Uztailak 20: Antolakuntza indartuz, emakume langileak lehen lerrora erakusketa ikusgai izango da Txantxarrekan, 17:30etik aurrera. Luntxa ere izango da.
- Uztailak 27: Kontzertuak izango dira Letaman gaztetxean, 17:30ean.