Getaria kaleko atari zahar baten berritzea salatu du Ancora elkarteak
Getaria kalean Bilbo plazatik gertuen dagoen ataria berritu dute, eta Ancora elkarteak Donostiako Erdialdeko “atari erakusgarrienetariko” honen eraldaketa salatu du. Elkartearen arabera, atari honek, beste birekin batera, interbentzio unitate bakarra osatu beharko lukete, haien artean “batasuna” dagoelako.
Zehazki, 1903. urtean egurrez egindako atea aldatu dutela adierazi du Donostiako ondarearen babeserako elkarteak, eta atariaren sarbidea egungo araudira moldatu dutela gehitu dute.
Aldaketa hauek azken urteetan geroz eta gehiago egiten ari direla gehitu du Ancorak, eta ondare historikoaren suntsipena errotulazio zaharrak erabiliz “janzten” dutela azpimarratu du. “Eraldaketa hau desegokia da”, diote.