Munilla nabigatzailearen omenezko estropada Hendaian hasi eta Donostian bukatuko da
Larunbatean, hilaren 10ean, Vicente Munillaren Oroimenezko 21. Nazioarteko Donostia Hiria Estropada egingo dute. Pasa den urtean bertan behera utzi zuten pandemiaren eraginez, eta antolatzaileek adierazi dute indarberrituta itzuli direla.
Jardunaldi bakarreko estropada Hendaiako uretatik abiatuko 13:00etan, eta 12 itsas milia egin ondoren, Donostiako Pasealeku Berriaren inguruan izango dute helmuga. Izan ere, traineruen estropada jokatuko da egun berean Kontxako badian. Kostalde osoko partaidetza izango du estropadak; Kantabriatik Frantziako hegoaldera. 30 bat itsasontzik parte hartuko dute Osiris A eta Osiris B kategoriatan.
Munilla sendiak antolatzen du Donostiako Klub Nautikoarekin batera Vicente Munilla omentzeko, hiriko nabigatzaile handia. Bide batez, Donostia ospe handiko bela estropada batekin hornitu du. Donostiako Klub Nautikoari bizitza eta jarraipena emateari dedikatua, Munillak Donostiaren eraman zuen mundu osoan barrena. Pertsona atsegina eta langilea, belaunaldi berrien eta belaontzien azpiko kategorien sustatzaile izan zen. Espainiako 470ko txapeldunordea izatera iritsi zen eta, beste batzuen artean, Plymouth-Donostia estropada garrantzitsuan parte hartu zuen.