Defentsa indartzeko fitxaketa: Manuela Vanegas
Realeko lehen taldeko hamar jokalari joan ostean, talde txuri-urdinak taldea indartzen jarraitzen du. Oraingoan, Manuela Vanegas defentsa kolonbiarra aurkeztu du Realak, Espanyolekin kontratua amaitu ostean. Asteartean, Clare Pleuler fitxatu zuen talde donostiarrak.
Medellingo (Kolonbia) Club Deportivo Formas Intimas taldean hasi zuen ibilbidea Vanegasek, eta bertan urte batzuk eman ostean, Espainiako Ligara joan zen, Espanyolen jokatzera. Kataluniako taldean bi denboraldi eman ostean, Realera etorri da kolonbiarra.
Espanyolen, lehen denboraldian hiru partida jokatu zituen bakarrik ligan, baina azken denboraldian oso garrantzitsua izan da entrenatzailearentzat: 33 partida jokatu ditu, eta hiru gol egin ditu.