"Nazkatuta" dagoela salatu du LGTBI+ kolektiboak Donostiako kaleetan

Zizta kolektiboak antolatuta, jendetza mobilizatu da gaur arratsaldean Donostian, Erasoen aurrean, transmaribibollook autodefentsa lelopean. Izan ere, azken asteotan LGTBI+ kolektiboko hainbat pertsonaren aurkako erasoak gertatu dira Espainiako Estatuko zenbait tokitan, tartean Samuel gaztearen erailketa homofoboa.
Bulebarretik abiatu da manifestazioa, eta Erdialdeko kaleetatik ibili ostean, Bulebarrera itzuli dira, mobilizazioa amaitzeko. Erasorik ez, erantzunik gabe eta A Samuel lo mataron por maricón aldarriak izan dira nagusi ibilbide guztian zehar. Manifestazioaren bukaeran, zera adierazi dute: “Transmaribibollook argi dugu, borrokan jarraituko dugu, jazarpen, zapalkuntza, eraso eta hilketen aurrean erantzuten. Egunero sufritu behar ditugun sistema zisheteropatriarkal honek sorrararten dizkigun gatazkak. Nazkatuta gaude! Aske bizi nahi dugu! […] Gutako baten aurka zoazten bakoitzean ehunka altxatuko gara, zuen aurka. Nazkatu gaituzue, nazkatuak kaletik beldurrez ibiltzeaz, nazkatuak armairuetan egotera behartzeaz, nazkatuak gaude eta ez gaituzue ixilduko, ez daude gu sartzeko bezainbeste armairu!”.
Zizta kolektiboko bi kidek manifestazioaren balorazioa egin dute hedabide honentzat:































