Donostiako Klasikoan izango diren talde gonbidatuak aurkeztu dituzte

Hilaren 31n jokatuko da Donostiako Klasikoa, eta talde gonbidatuen berri eman dute gaur antolatzaileek. Emakumezkoen Klasikoan 20 taldek parte hartuko dute, bakoitzeko seina txirrindularirekin. UCI kategoria gorenean lehen aldiz jokatuko da emakumezkoen lasterketa. Maila handiko 120 txirrindulari izango dira Donostiako irteeran.
Sei UCI Women’s World Teams taldeekin batera, hamalau talde kontinentalek parte hartuko dute: Ceratizit – Wnt Pro Cycling Team, Women Cycling Sport, Enecait – RBH Global – Martin Villa, Team Tibco – Silicon Valley Bank, Valcar – Trabel & Service, Sopela Women’s Team, Massi Tactic Women team, Jumbo-Visma Women Team, Top Girls Fassa Bortolo, Team Farto – BTC, Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioa, Bizkaia Durango, Rio Miera – Cantabria Deporte eta A.R. Monex Women’s Pro Cycling Team.
Gizonezkoen Klasikoan, berriz, 25 taldek parte hartuko dute, eta, guztira 175 txirrindulari izango dira. Antolatzaileek adierazi dute aurten “oso zaila” izan dela talde gonbidatuak aukeratzea. Hemeretzi UCI World Tour taldeek ez ezik, sei UCI Pro Team taldek ere parte hartuko dute: Team Arkea – Samsic, Team TotalEnergies, Caja Rural – Seguros RGA, Burgos – BH, Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma.
Hilabete hasieran aurkeztu zituzten bi lasterketen ibilbideak.