'Hondalea' eskulturaren sistema hidraulikoak matxurak izan ditu

Santa Klara uharteko Hondalea esku-hartze artistikoa ikusteko bisitak bertan behera utzi zituzten pasa den asteko asteazkenean eta ostegunean. Brontzezko eskulturak sistema hidrauliko bat dauka itsasoko uraren olatu efektua sortzeko. Sistema hori da matxuratu zena. Asteazkenean eta ostegunean arazoak izan zituzten eskultura bere horretan erakusteko.
Jon Insausi Kultura zinegotziak duela gutxi adierazi zuenez, eskulturaren mantenuaz Giroa enpresa arduratzen da. Beraiek instalatu zuten sistema hidraulikoa. Pizteaz eta itzaleaz, ordea, udaleko langileak arduratzen dira, eta horretarako trebakuntza jaso dute.
Ondorengo bideoan ikus dezakezue itsasoko urak egiten duen efektua Cristina Iglesiasen esku-hartze artistikoan.