San Rokeko arrapalako eskudela ordezkatuko dute uztailaren 14 eta 15ean

San Rokeko eskailera mekanikoak berriz martxan jartzeko planarekin jarraituz, lehen arrapalaren eskudela ordezkatuko duela jakinarazi du Udalak. Lanak uztailaren 14 eta 15ean egingo dira.
Alde batetik, eskubanda berria jarriko dute, eta bestetik, eskudelaren zirkuitua berrikusi, tenkatu, gidatu eta doitu egingo dute. Lanek bi eguneko iraupena izatea espero da, eta bigarren arrapalak martxan jarraituko du. Udalak gaur bertan jarriko du abisua instalazioetan.