Easo kaleko bidegorria datorren astean irekitzea aurreikusten da
San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak hasi zirenetik, Easo kaleko bidegorri zati bat itxita egon da. Lanak amaitzear daude, baina eguraldia dela eta, datorren astean irekiko dutela aurreikusten dute langileek. Azken ukituak egiten ari dira, harrizko hormaren zati batzuk estali egingo baitituzte. Euriagatik ordea, ezingo dute aste honetarako bukatu.
Bitartean txirrindulariak errepidetik egiten dute bidea, autoekin batera. Datorren astetik aurrera izango da erabilgarri 41. eta 45. zenbakien arteko bidegorria, eta bertatik igarotzeko aukera izango dute herritarrek.