Kuskulo gozoki denda berritua uztaila bukaeran irekiko dute
Urtarrilaren 10ean itxi zuten Bulebarreko Kuskulo gozoki denda. Zazpi hilabete beranduago iragarri dute denda berriz irekiko dutela. Hedabide honek jakin ahal izan duenez, uztaila bukaeran zabalduko dute Kuskulo berritua.
Duela sei egun gozoki dendak kontua ireki zuen Instagramen, eta establezimendua berritzen ari direla erakutsi dute. Logoa eta irudia berritu dituzte. Era berean, lelo hau konpartitu dute sare sozialetan: Donostian 1984tik une gozoenak sortzen.
IRUTXULOKO HITZAk Kuskulo itxi bezperan, dendaren inguruko erreportajea argitaratu zuen.