Martuteneko Apostolutza kaperaren ingurua berritzeko proiektua aurrera doa
Apostolutza kalea Martuteneko zubiaren ondoan dago, eta bere alboan lursail handi bat dago utzita. Eremu horren birsortze partziala aurrera eramatea baimendu du Donostiako Udalak. Eremu horretan dago Sortzez Garbia parrokia eta kapera bat du. Horren ingurua da berrituko dutena.
Plaza bat sortu, eremuaren barruko bidea hobetu eta berdegune bat jarriko dute Urumea ibarraren ondoan. Horrekin batera, 42 etxebizitza eraikiko dituzte 4.000 metro karratuko lursailean. Horietatik hamasei babes ofizialekoak izango dira. Gainera, adinekoentzako egoitza bat eraikiko dute hirugarren sektoreko erabilera duen 5.000 metro karratuko lursailean.