'Sebastian' bisigua jarri dute Zurriolan
Zero Plastik plastikoaren erabilera murrizteko kontzientziazio-kanpainaren baitan, Donostiako Udalak Sebastian bisigua jarri du Zurriolako pasealekuan. Iñaki Arbelaitz artistaren eskulturak 4,5 metroko luzera dauka eta udara amaitu arte izango da bertan instalatuta. Sebastiani jarritako plakan Itsasoa plastikoz betetzen ari da mezua irakur daiteke.
Helburu bikoitza izango du, batetik, plastikoen birziklapena sustatu nahi du eta bestetik, zaborrontzi funtzioa izango du; bisiguaren sabela plastikozko hondakinez betetzen joango baitira, kutsadurak itsasoan dituen eraginak ikustarazteko.