PPk eskatu du Anoeta estadioaren ingurua urbanizatu eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko
Anoeta futbol estadioaren lanak egin ondoren, ingurua urbanizatu gabe dago. Hori dela eta, PPren udal taldeak udal gobernuari “utzikeriaz” jokatzea egotzi dio. “Oinezkoentzat ez da segurua eta autoak edozein modutan aparkatzen dira lurrean ez dagoelako aparkalekuak zehazteko marrarik”, esan du Jorge Mota zinegotziak. Inguruan hobekuntza batzuk egiteko eskatu du udal taldeak.
Apirileko udalbatzarrera eraman zuten gaia, eta orduan udal gobernuak adierazi zuen eremua ez dela urbanizatuko 2025. urtera arte. “Onartezina da donostiarrak lau urte itxoin behar izatea Anoeta inguruan segurtasunez ibili ahal izateko”, dio Motak.