Sorosleek emakume bat erreskatatu dute Ondarreta hondartzan
Sorosleen postu bat, Kontxako hondartzan. Donostiako Udala 56 urteko emakumezko igerilari bat konorterik gabe aurkitu zuten igandean Ondarreta hondartzako uretan, eta sorosleek salbatu zuten. Sorosleez gain, beste zenbait herritarrek ere parte hartu zuten erreskatean. Onik dago erreskatatu zuten emakumea.


