1.540 pertsonak eman dute izena Jolastokieta eta El Pilar-eko 50 etxe tasatuen zozketarako
Donostiako Etxegintzak Altzako Jolastokieta –36 etxebizitza– eta Intxaurrondoko El Pilar –14 etxebizitza– eremuetako 50 etxebizitza tasatu zozkatuko ditu. Etxegintzak jakitera eman duenez, 1.540 pertsonak eman dute izena zozketan parte hartzeko. Ekainaren 24tik uztailaren 14ra bitarte eman zitekeen izena.
Jolastokietan 212.000 eta 311.000 euro tartean egongo da etxebizitzen prezioa. El Pilar-en, berriz, 263.000 eta 390.000 euro artean (BEZ-a barne). Irailerako aurreikusten dute zozketa egitea. Kupo guztietarako adjudikazioa –kupo orokorra eta mugikortasun urriko kupoa–, komuna izango den baremazio sistema bidez egingo da, eta bertan parte hartzaile guztiak sartuko dira.