309 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte asteburuan Donostian
Donostiako intzidentzia metatua 614,07koa da, eta gora egin du. Intzidentzia metatu altuena Aietekoa da, eta baxuena, berriz, Loiolakoa.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, Donostian 309 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte asteburuan: 123 koronabirus kasu positibo ostiralean, 105 kasu positibo larunbatean, eta 81 kasu, berriz, atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 614,07koa da, eta gora egin du. Izan ere, 525,25ekoa zen intzidentzia metatua ostiralean, 470,97koa zen ostegunean, eta 436,43koa, berriz, asteazkenean. Hiriko intzidentzia metatuak hilabete darama hazten, eta pasa den asteazkenetik eremu gorrian dago Donostia.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin konparatuta, intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan:
- Aiete: 665,81
- Altza-Roteta: 648,12
- Amara-Erdialdea: 646,35
- Ondarreta: 635,89
- Bidebieta: 582,77
- Intxaurrondo: 560,81
- Amara Berri: 507,65
- Parte Zaharra: 484,10
- Gros: 536,94
- Egia: 534,29
- Loiola: 395,20
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Gros: 19
- Aiete: 10
- Altza-Roteta: 9
- Egia: 8
- Ondarreta: 7
- Amara Berri: 6
- Intxaurrondo: 6
- Amara-Erdialdea: 4
- Bidebieta: 4
- Parte Zaharra: 3
- Loiola: 2
Txertaketa prozesua
Osakidetzak duela hamar egun ireki zuen 16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzeko atea. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira, lehen dosia jaso dezaten. Era berean, 12 eta 17 urte arteko ikasleak ikasturtea hasi aurretik txertatzen hasteko baimena eman du EMA Sendagaien Europako Agentziak, eta Eusko Jaurlaritzak gazteen txertaketa aurreratzeko eskatu du.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- 02:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Merkataritzan eta antzeko jardueretan %60koa da edukiera, baita terrazetan ere. Ostalaritza establezimenduen barnean %50ekoa da.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, berriz, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.