Easo kaleko bidegorria ireki dute
Donostiako Udalak aurreikusi zuen bezala, Easo kaleko bidegorria ireki dute asteburu honetan. San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak direla-eta hilabete luzez egon da itxita. Pasa den astean aritu ziren azken ukituak egiten, eta azkenean, herritarrak bidegorria erabiltzen hasi dira berriz.
Horma egonkortzeaz gain, espaloia ere konpondu dute. Lanak egiteko kendu zituzten farolak jartzea besterik ez da falta. Autoentzako bi bideetako batek itxita jarraitzen du oraindik, eta errepidea eta bidegorriarean artean hesiak mantendu dituzte.