Hiru kasu positibo atzeman dituzte Aldakoeneako zahar egoitzan
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, hiru positibo berri atzeman dituzte Egiako Aldakoenea zahar egoitzan. Positiboak txertatuta daude eta ez dute sintomarik; hala ere, Eibarreko COVID-19 zentrora eraman dituzte badaezpada.
Aste honetan beste hiru positibo atzeman dira Aldakoenea zentroan, eta beste bi Iruneko Inmaculada egoitzan