EH Bilduk jakinarazi du Kontxako metroaren lanetan ezin dituztela zulaketak hasi baimen bat jaso arte
Gaur goizean metroaren igarobideko lanak bisitatu dituzte EH Bilduko Garbiñe Alkiza eta Ricardo Burutaran zinegotziek. Kontxako azpiko tartean izan dira, zulaketekin berriz ere hasiko diren lekuan. Udal taldeak jakin ahal izan duenez, zulatzen hasteko Kostaldeko Zuzendaritzaren baimena behar dute langileek. “Gaur onartu behar izan digute berandu doazela”, adierazi dute.
ETSk berriz adjudikatu behar izan zituen Mirakontxa-Easo tarteko lanak, eta oraindik ez dituzte hasi. EH Bilduko ordezkariek esan dute obra “oso gertutik” jarraituko dutela, eta lortzen duten informazio guztia konpartituko dutela. “Helburua da herritarren segurtasuna bermatzea eta diru xahuketa gehiagorik ez egotea”, esan dute.