Euskadiko Arkitektura Institutuak udako zine zikloa estreinatu du
‘I.go Zinemara’ izenburupean, Euskadiko Arkitektura Institutuak udako aire zabaleko zine zikloa aurkeztu du asteazken honetan. Zikloa Euskadiko Arkitektura Insitutuaren hibridazio berria da eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak eta Elias Querejeta Zine Eskolak hartuko dute parte.
Bi eskolekin egindako lankidetzari esker, Arkitektura Institutuak orain arte erabili gabeko erakusketa gune berri bat aktibatu du: terraza. Ostiralero gaueako 22:00etan filmak proiektatuko dira bertan. Lehena ostiral honetan proiektatuko da eta irailaren 10era arte zortzi film luze proiektatuko dira ‘Elieen Gray: E.1027’ erakusketaren baitan. Jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin proiektatuko dira.
Ostiral honetan Jean Luc Godard zuzendariaren Le Mèpris (1963) filmarekin emango diote hasiera zikloari. Besteak beste, Parasites (2019) eta Persona (1966) filma ere izango dira ikusgai. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, 21:45ean egingo den aurkezpenaren ondoren. Sarrera doakoa da eta web bidez eskuratu daitezke.
Zine zikloa ‘Zinemaren Arkitektua’ ikerketa-proiektuaren ondoren jarri da martxan. Proiektua 2020ko urrian hasi zen eta zinemara zuzendutako espazio arkitektonikoaren garapenean eta hirian duen kokapenean oinarritzen da. Elias Querejeta Zine Eskolak bultzatzen du Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin lankidetzan, eta bi arloetako espezialista eta ikasleak parte hartzen dute.