Taberna batean homofobia jasan izana salatu du gazte batek
Harrabotsa sortu du sare sozialetan mutil batek kontatutako bizipenak. Atzo Groseko Zabaleta tabernan beste mutil bati muxu ematen ari zela, tabernako arduradunek hortik alde egiteko eskatu ziotela adierazi du gazteak. Mutilak tabernako arduradunen jarrera homofoboa salatu du, baina tabernako arduradunek ohar baten bidez honakoa adierazi dute: “Ez genuen inor geure tabernatik bota: gaizki ulertu zuten ohartarazpen bat izan zen”. Tabernako arduradunek nabarmendu “edozein bikote motari” emango ziotela atentzioa “bikotearen jarrera lekuz kanpokoa balitz”.
Zabaleta elkartearen sare sozialak kritikaz bete dira, eta taberna homofobotzat jo dute hainbat erabiltzailek. Gehitu elkarteak sare sozialen bidez adierazi du gertatutakoa aztertuko duela.