101 koronabirus kasu positibo Donostian
Donostiako intzidentzia metatua 718,24koa da, eta gora egin du. Intzidentzia metatu altuena Bidebietakoa da, eta baxuena, berriz, Loiolakoa. Labi aholku batzordea osasun neurriak berrikustekoa da gaur.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, Donostian 101 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 718,24koa da, eta gora egin du. Izan ere, 688,63koa zen intzidentzia metatua atzo, 655,19koa zen herenegun, eta 614,07koa zen astelehenean. Hiriko intzidentzia metatuak hilabete darama hazten, eta astebete darama Donostiak eremu gorrian.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin konparatuta, intzidentzia metatuak gora egin du hamar osasun eremutan, eta berdin mantendu da Aieten:
- Bidebieta: 777,02
- Ondarreta: 767,80
- Aiete: 746,03
- Amara-Erdialdea: 741,83
- Altza-Roteta: 739,98
- Intxaurrondo: 718,54
- Parte Zaharra: 657,51
- Egia: 649,26
- Gros: 587,60
- Amara Berri: 553,80
- Loiola: 490,60
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Ondarreta: 19
- Parte Zaharra: 15
- Gros: 14
- Amara Berri: 11
- Intxaurrondo: 10
- Egia: 9
- Amara-Erdialdea: 8
- Altza-Roteta: 8
- Bidebieta: 5
- Aiete: 4
- Loiola: 4
Txertaketa prozesua
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartu dezakete atzotik. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera dute.
Osakidetzak duela hamahiru egun ireki zuen 16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzeko atea, eta dagoeneko hasi dira txertatzen. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira, lehen dosia jaso dezaten.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- 02:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Merkataritzan eta antzeko jardueretan %60koa da edukiera, baita terrazetan ere. Ostalaritza establezimenduen barnean %50ekoa da.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, berriz, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.