Zer altuera dute Donostiako eraikinek?
Haritik Hirira geografo taldeak hiriko eraikinen altuera aztertu du.
Haritik Hirira geografo taldeak sare sozialetan argitaratutako mapa honetan, Donostiako eraikinen altuera ikus daiteke. Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituratik jaso dituzte datuak eta koloreen bitarten bereiztu dituzte auzoetako erakinen tamainak.
Erakin baxuenek bost metro edo gutxiago dauzkate, altuenek ordea, hogeitabamost edo gehiago. Parte Zaharra, Erdialdea, Gros, Antiguo eta Amara Berri auzoek dituzte eraikin altuneak. Aiete, Ulia eta Bidebideta besteak beste, altuera baxuko eraikinak dauzkate.
Geografo taldeak Donostiako datu ezberdinak aztertzen ditu, eta hala jaso zuen Beñat Parra kazetariak ‘Apustu etxeek nahiago dituzte langile auzoak’ erreportajean. Donostiako auzoetako maila sozioekonomikoa eta apustu etxeen kopuruaren arteko lotura aztertu zuen Haritik Harirakoen datuetan oinarrituta.