Dbuseko gautxori zerbitzuak beranduenez 2:00etan irtengo dira
Labi aholku batzordeak ostegunean ezarritako mugak direla-eta, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegia aldatuko da, hurrengo abisura arte. Azken irteerak beranduenez, goizealdeko 2:00etan izango dira.
Gaurtik aurrera beraz, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan hauek izango dira ordutegiak:
LINEAK | OSTIRALAK/JAI BEZPERAK | LARUNBATAK |
B1-B2-B3-B6 | 1:00etatik 2:00etara, 60 minutuan behin. | 00:30etik 2:00etara, 30 minutuan behin.. |
B4 | 00:15 + 1:00etik 2:00etara, 60 minutuan behin. | 00:15 + 0:30etatik 2:00etara, 30minutuan behin. |
B7 | 1:00etatik 2:00etara. 60minutuan behin. | 1:00etatik 2:00etara. 60minutuan behin. |
B8-B9-B10 | 00:30etatik 1:30etara, 60minutuan behin. | 0:15etik 1:45era, 30minutuan behin. |