Clara Azurmendik ligaxkako bigarren partida irabazi du
Donostiako Clara Azurmendi badminton jokalariak lehen garaipena lortu du Tokion. C multzoko ligaxkako bigarren jardunaldian, Dorcas Ajoke Adesokan nigeriarra gainditu du 21-10 eta 21-2. Dena dela, final-zortzirenetara sailkatzeko aukera gutxi ditu. Izan ere, hirukoak dira multzoak, eta soilik lehena sailkatzen da.
Atzo jokatu zuen lehen partida, eta galdu egin zuen Seyoung An korearraren aurka 21-13 eta 21-8. Hain zuzen ere, korearraren eta nigeriarraren arteko neurketa bihar jokatuko da, eta korearra da irabazteko hautagai nagusia.