Donostiako Udalaren webgunean lan poltsen informazioa eskura jarri dute
Donostiako Udalak atal berri bat sortu du bere webgunean, eta aurrerantzean lan poltsetan dauden pertsonek www.donostia.eus/laneskaintza helbidean kontsultatu ahal izango dute beraien egoera. Poltsa horiek osatzen dituzten pertsona guztiek parte hartzen duten zerrenden informazio eguneratua eskuratu ahal izango dute, eta horien barruan duten posizioa eta gainerako kideekiko duten egoera ere ezagutu ahal izango dituzte.
Informazio hori guztia ikusi ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio digitalerako sistema bat izatea (Ziurtagiri Digitala, BakQ…) eta Nire gestioetara sarrera estekaren bidez sartzea. Esteka hori udalaren webgunearen goiko aldean aurki daiteke.Bide horretatik egin daitezkeen izapideen artean, lan poltsen kontsulta gehitu da orain.
Udalaren lan poltsak
Momentu honetan, udalak 195 lan poltsa ditu, lanbide talde eta kategoria desberdinetakoak (administrariak, teknikariak, etab.), eta 2.900 hautagai inguru biltzen ditu. Zerrenda horiek, batez ere, enplegu publikoa finkatzeko egin diren hautaketa prozesuen bidez sortzen dira.