Antondegi, Txalin eta Pokopandegi bideetako galtzadak berrituko dituzte
Donostiako Udalak hiriko hainbat bideetako galtzadetako zoladurak berrituko ditu. Bi hilabeteko epean Antondegi (1.915 metro lineal), Txalin (910 metro lineal) eta Pokopandegi (370 metro lineal) bideak berrituko dituzte. Lan horiek 75.489 euroko aurrekontua dute.