Azoka ibiltaria egongo da larunbat honetan Antiguan
Larunbat honetan, uztailak 31an, bertako produktuen Azoka Ibiltaria ospatuko da Gaskuina Plazan, Antigua auzoan. Goizean izango da, 9:00etatik 14:00etara hain zuzen.
Askotariko produktuak egongo dira salgai. Besteak beste, esnekiei dagokienez, behi, ahuntz eta ardi gaztak, ahuntz eta behi gazta ekologikoa, jogurt eta jogurt-edangarriak, ahuntz jogurta egongo dira eskuragarri. Horrez gain, babarrunak, barazkiak, intxaurrak eta barazki ekologikoak ere egongo dira. Bestalde, foie grasa, patea, ahate urdaiazpikoa, ahate haragi bolak, magreta, ahate izterrak eta onddo salsa ere eskuratu ahal izango dira. Gozogintzari dagokionean, artisau erako ogi ekologikoa, euskal pastela, sagar tarta, gazta tarta, txokolate tarta, erroskillak, madalenak, bizkotxoak eta ogia egongo dira. Bukatzeko, loreak eta landareak ere bai.