'Elkano battela, xumea baina gurea' antzeztuko dute larunbatean
Elkano battela, xumea baina gurea Getariako Juan-Sebastian Elkano esploratzailearen mundu birari buruzko ikuskizuna antzeztuko dute larunbatean Koldo Amestoy, Nerea Alberdi eta Kepa Elgoibarrek.
Istorioa guztiz bitxia da. Lehenbizi, battela barku ttikia itsasoratzen da, kaio bat gidari daukala eta Lutxi neska gaztea lemazain. Honek eginkizun berezi bat burutu behar duenez, itsasoan zehar nabigazio bidea jarraitzeko, iparrorratz arraroa erabiltzen du: larruzko pilota zahar bat. Ozeanoak zeharkatuz doazela, itsasalde berri batetik uharte ezezagun batera, hiru ibiltariok bidenabar, hainbat ustekabe eta gertakarien lekuko izango dira. Bidaiaren bukaerak argituko digun benetako enigma da istorioa. Nerea musikariak asmatutako doinuekin akuilatua, Kepak bere kantu eta musikekin suspertua, eta Koldok herri ezberdinetako kontakizunen haritik eramandako kontakizuna izango da.
Koldo Amestoy, Nerea Alberdi eta Kepa Elgoibar dira ikuskizunaren egileak, istorioa landu eta plazaratu dutenak. Koldo kontalari eta idazlea da; Nerea konpositorea eta biola, biolin eta musika tresna txiki jotzailea da, eta Kepa Elgoibar musikaria da, akordeoi eta gitarra jolea, perskusioilaria eta kantaria.
Larunbatean izango da antzezlana San Telmo museoan, 19:30ean.