81 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo
Donostiako intzidentzia metatua 831,73koa da, eta gora egin du. Hiriko intzidentzia metatu altuena Aietekoa da, eta baxuena, berriz, Amara Berrikoa.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 81 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 831,73koa da, eta gora egin du. Izan ere, 819,12koa zen intzidentzia metatua atzo, 758,81ekoa zen ostiralean, eta 718,24koa zen, berriz, ostegunean. Hiriko intzidentzia metatuak hilabete darama hazten, eta astebete darama Donostiak eremu gorrian.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin konparatuta, intzidentzia metatuak gora egin du bederatzi osasun eremutan, eta behera egin du Bidebietan eta Egian:
- Aiete: 874,38
- Ondarreta: 872,65
- Intxaurrondo: 858,75
- Altza-Roteta: 842,05
- Amara-Erdialdea: 837,31
- Bidebieta: 804,77
- Parte Zaharra: 794,80
- Gros: 719,30
- Egia: 716,89
- Loiola: 695,01
- Amara Berri: 683,01
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Amara Berri: 15
- Ondarreta: 14
- Gros: 10
- Altza-Roteta: 10
- Aiete: 8
- Loiola: 5
- Parte Zaharra: 5
- Egia: 4
- Intxaurrondo: 4
- Amara-Erdialdea: 4
- Bidebieta: 2
Txertaketa prozesua
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartu dezakete ostegunetik. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera dute.
16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzen hasi dira dagoeneko. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Lokal eta instalazio guztietan gehieneko edukiera % 35ekoa da, eta jarduera sozial eta kulturaletan eta kirol ekitaldietan bildu daitezkeen pertsona kopurua ere gehiago murriztu dute.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, berriz, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.